XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer ari dira gure kritiku txar oiek euskeraz ikasi gabe?.

Erriak ez dula ulertuko? Jakiña, liburu ortan ageri diran itz zarrak, geienak zarrak, berriak oso gutxi ariora, ez dakizki gure erriak; baña, jakintsu oiek ere ez?.

Lotsagarri da.

Beren liburuetan eta artikuluetan itz oiek erabiltzen ez ba ditute, eta orrela poliki poliki errian berriarazi, nola ulertuko ditute?.

Berak zer eman digute euskeraz arnas aundiko gauzarik?.

Egia, bai, zuk ere goxoago egin zenezaken Antigone'n bezala naiz artikuluetan bezala, oinbeste itz zail elkarren ondo samarrean metatu gabe, itzulkizuna berez zailla danean.

Ortatik datorkizu gogortasunik aundiena.

Bañan, aurrenekoa zaitugu itsago ortan igeri egiten, eta gaizki egiten dun argandik ere zerbait ikasi egiten da beti.

Zuk ikasientzat egin duzu, ez erriarentzat; baitakizu aldez aurretik erriak ez detzakela ulertu oinbeste ta oinbeste aspaldiko itz.

Kritiku oiek nor ba lira, beste itzulpen bat errezagoa eman behar lukete, zure ortaz baliatuki.

Ez dago bildurrik, ez.

Oidipu Bakaldun.

Aurrenetik oarkizun zenbait ongi leudeke argitasunerako, erderazko itzulpenetan ere egin oi duten bezala.

Bestenaz, griegoz bañon errezago dago beintzat guretzat, kritiku aundi batentzat ezik.

Ba ditu orrialde bakar batzuk, bat 91'garrena, aski nekez irakurri baitut; euskeraz ikasiarentzat, argi dago.

Oidipu Kolono'n errezago irakurri dut.

Zergatik ez egin zuk ere geiagorentzat?.

Antigone.

Euskera ikasten ogei urte ontan saiatu danak, errez irakurri dezake, nere ustez.

Zenbait orrialderen azpialdean au ipiñi dut: Ederki! (168), Ederki! (162), Ederki! (163).

Zu artu bear zaitute eredu, lanean, alper itzontzi oiek.

Iru liburu atzerrian; olako Revista bikaiña, guzia euskeraz eta euskera errexez.

Atzerritik lan geiago ta ederragoak agertuko dirala dirudit gure erritik beretik baño.

Zuri ta zure inguruan ari diran idazle oraindik ez-ezagun oieri, oiu bat egingo dizuet biotz biotzetik: Altza, gazteok!.

Argentina'tik.

EUZKADI TA TXEKOSLOBAKIA.

Nere adiskide ta euskal-idazle argia den Zaitegi ta Plazaola'tar Jokin jaunaren deiari erantzunik, atsegin aundirekin EUZKO-GOGOA deitutako euskal-aldizkari berriarentzat lerro batzuek idatzi nai ditut.

Euskadi ta Txekoslobakia, bata bestetik arras urruti dagoz; bien artean bi laterri aundi zabaltzen dira: Alemania ta Prantzia.

Orra zergatik Euzkadi guttxik ezaguna duten gure Aberrian.

Ala ere, emen badira notin batzuek, Euzkadi ta euskaldunak asko maite dituztenak.

Gure Aberriaren izkuntza, txekoera, mende bat dela, orain euskera bezela, il-zorian zegoen; ala ere, Jaungoikoaren laguntzaz gure abertzaleak indarketa gogorraren bitartez lortu zuten gure ele maite-maitea gaizkatzea.

Mendizuri'ko burruka zorigaiztokoaren ondoren (1620), gure Aberriak azkatasuna galdu zuen eta 1.91'garren urteraño Austria'ko menpean gelditu zan.

Txekoera galtzera zijoan eta bere tokia doitxerak artu zuen.

18`garren mendean txekoeraz ez da itzegiten erri txikietan baizik, lugiñen artean; urietan, ikastetxetan eta gizon jakintsu ta aberatsen artean doitxeraz bakarrik; guztien iritzia zan txekoera ilko zala.

Bañan, 18'garren mendeko azken-urtetan abertzale ta jakintsu batzuek asmoa artu zuten txekoera berpiztutzeko.

Gizon oietatik ospetsuenak dira: Dobrovsky, Josulaguna, (...).